Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Bizkaia Frontoia

Legezko abisua

www.bizkaiafrontoia.com webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, software-a) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira.

Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere; baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.

Datu pertsonalak babesteko bermea

Bizkaiko Foru Aldundiak isilpekotasun zorrotza bermatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuak hartu eta erabiltzean. Halaber, datu pertsonalak babesteko legeak ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartu dira, eta eskura dauden bitarteko eta baliabide tekniko guztiak jarri dira emandako datu pertsonal horiek galdu, gaizki erabili, aldatu edo lapurtu ez daitezen, edo inor sar ez dadin baimenik gabe.

Jasotzen diren datu pertsonalak automatizatu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak automatizatuta dituen fitxategietan sartuko dira. Erabiltzaileek ematen dituzten datuak, gainera, soilik erabiliko dira harpidetza-formularioan azaltzen diren xedeetarako.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, BizkaiMedian izena ematen duen erabiltzaileak une oro izango du datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea. Betiere, aipatu legean, hori garatzen duten gainerako arauetan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritako baldintzak jarraituz (34/2002 legea, uztailaren 11koa).

Bizkaiko Foru Aldundiak baliabide teknikoak eskainiko dizkie erregistratuta dauden erabiltzaileei, datu pertsonalak eman baino lehen, Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko oharra edo garrantzizko beste edozein informazio irakur dezaten. Horrela, erabiltzaileak irakurritakoarekin ados badaude baimena eman eta Bizkaiko Foru Aldundiak euren datu pertsonalak automatizatu egingo ditu.

Kontaktuaren datuak

Bizkaia Frontoia

Martin Barua Pikaza 27

48003. Bilbao, Bizkaia

Bizakaia Frontoia

Agenda[Agenda osoa ikusi]

Eusko pilota: Esku pilota

4 ½

 Eusko Label Txapelketa - Finala

2021/11/14 Igandea

Azken berriak

Aimar Olaizolak amaitutzat emango du bere kirol ibilbide profesionala

Aimar Olaizolak amaitutzat emango du bere kirol ibilbide profesionala

Goizuetako pilotariak, 23 urte baino gehiagoz profesionaletan aritu ostean, kantxak utziko dituela iragarri du gaur Bilboko Bizkaia frontoian Jose Ramon Garai Baiko Pilotako zuzendariarekin batera egindako prentsaurrekoan.