Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Zuzenketa oharra - Bizkaia Frontoia

Berriak

Zuzenketa oharra
Argitaratze-data:
2021-01-29

Zuzenketa oharra

Urtarrilaren 31n Emakumeen Esku-pilotako III. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko da Bizkaia Frontoian.

Sailkapen fasea jokatu ondoren eta B MULTZOAN emandako berdinketa hirukoitzaren aurrean, antolakuntzak, Lehiaketa Araudian oinarrituz, finalerako sailkatutako bikotea Arrizabalaga-Agirre zela ezarri zuen.

Parte-hartzaile batek egindako erreklamazioaren ondoren eta antolakuntzak hau aztertu eta gero, egiaztatu du araudiaren 8. artikulua egoki ezarriz (sailkapena berdinketa gertatuz gero) erreklamazio hori onartzen duela eta, beraz, aurretik hartutako erabakia zuzentzeko betebeharra dagoela.

Hori dela eta, araudia egoki interpretatu ondoren honako erabaki hauek hartzen dira:

1.- Egindako erreklamazioa onartu da.

2.- Baliogabetu egin da hilaren 23an hartutako erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitzen B taldean Arrizabalaga-Agirre zela finalerako sailkatutako bikotea.

3.- Lehiaketari dagokionez, urtarrilaren 23tik gaur arte hartutako erabakiak bertan behera geratu dira.

4.- Finalerako B multzoan sailkatutako bikotea Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi bikotea dela zehazten da.

5.- Final horretarako materiala hilaren 31n aukeratuko da, 11:00etan.

Antolakuntzak atsekabea adierazi nahi du hartutako erabaki okerrek eragin ahal izan dituzten eragozpenengatik, eta barkamena eskatzen du.

Bilbon, 2021eko urtarrilaren 28an

Antolakuntza


Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30