Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 - Bizkaia Frontoia

Berriak

Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021
Argitaratze-data:
2021-03-25

Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021

Aste honetan Bizkaia pilotalekuan Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hasiko da. Finala ekainaren 19an izango da, hura ere gure pilotalekuan.

Beste hiru pilotalekutan ere jokatuko da torneoa, zehazki, Armintza, Larrabetzu eta Mimetizekoan.

6 bikotek parte hartuko dute: Innpala koadroko 10 pilotarik eta afizionatuen arteko 2 gonbidatuk, Roman Maldonado (Argentina) eta Valentin Cambosek (Frantzia).

Torneoak 3 fase izango ditu:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian

b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.

d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu.

Jokuak 10 tantora izango dira.

Azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko gure orriaren bidez emango dira.

Gure pilotalekuan jokatuko diren partidak kontsulta ditzakezu gure webguneko AGENDA atalean: http://www.bizkaiafrontoia.eus/eu/agenda.php

Gainerako jardunaldien inguruko informazio gehiagorako INNPALA-ren webgunea kontsulta dezakezu:

https://in-pala.com

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30
Eskola-kirol: Taekwondo

Gizonezkoen eta Emakumezkoen Alevin Txapelketa Teknikoa

2024/04/20 larunbata - 9:30
Euskal pilota: Esku pilota

Buruz Buruko Txapelketa - Final Laurdenak - 1go Jardunaldia

2024/04/21 igandea - 17:15
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/26 ostirala - 18:30
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Kanporaketak

2024/05/03 ostirala - 19:00