Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

Apirilaren 10ean hasiko da Larrabetzun Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa - Bizkaia Frontoia

Berriak

Apirilaren 10ean hasiko da Larrabetzun Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa
Argitaratze-data:
2021-04-07

Apirilaren 10ean hasiko da Larrabetzun Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa apirilaren 10ean, 17an eta 24an, 17:00etan eta apirilaren 30ean, ostiralean, kasu horretan ere 17:00etan, finala jokatuko da. Partidak ateak itxita jokatuko dira eta zuzenean emango dira Bizkaia Frontoia Facebook katearen bidez eta finala ETB1n jarraitu ahal izango da.

Bilbo, 2021eko apirilaren 7a. Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa apirilaren 10ean hasiko da, hamabi palistarekin. Guztira lau jardunaldi izango ditu txapelketak; lehenengoa Larrabetzuko pilotalekuan izango da eta Bizkaia frontoian jokatuko dira hurrengo partidak, apirilaren 17an eta 24an. Finala 30ean jokatuko da.

Lorea Bilbaok, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, txapelketaren hirugarren edizioaren xehetasunak eman ditu gaur arratsaldean eta, horrekin batera, Aldundiak emakumeen kirolaren aldeko apustua indartu du beste urte batez. Aurkezpenean parte hartuko duten palistetako batzuk ere izan dira.

Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa Bizkaia frontoiko Facebook bidez jarraitu ahal izango da, oraindik ez baitago baimenduta gaur egungo kirol ekitaldietan jendeak ikusle moduan parte hartzea. Gainera EITBk finala eskainiko du.

Txapelketa apirilaren 10ean hasiko da Larrabetzuko pilotalekuan 17:00etan, bi partidarekin. Lehenengo partida Nagore Martinek eta Leire Etxanizek Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatuko dute eta bigarrena Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka.

Apirilaren 17an izango da txapelketako bigarren jardunaldia, 17:00etan, Bizkaia frontoian, bi partidarekin. Lehenengo partida Amaia Irazustabarrenak eta Mirian Arrrillagak Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatuko dute eta bigarrena, Miren Larrartek eta Itsaso Erasuk Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka.

Gainera, hirugarren jardunaldia apirilaren 24an jokatuko da Bizkaia frontoian, kasu honetan ere 17:00etan eta bi partidarekin. Lehen partida Nagore Martinek eta Leire Etxanizek jokatuko dute Amaia Irazustabarrena eta Mirian Arrrillagaren aurka. Hirugarren jardunaldiko bigarren partida Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Miren Larrarte eta Itsaso Erasuren aurka jokatuko dute. Finala apirilaren 30ean izango da, 17:00etan, Bizkaia frontoian.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30