Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

4 ½ ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute Bilbon - Bizkaia Frontoia

Berriak

4 ½ ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute Bilbon
Argitaratze-data:
2021-09-29

4 ½ ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute Bilbon

• Txapelketa asteburu honetan hasi eta azaroaren 14an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin

• Altuna III, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI izango dira taldeburuak

• Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako ligaxka bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera 4 ½ ko Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 14ko finalean txapela janzten.
Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Elordik estreinatuko dute lehiaketa MallabianLarunbatean, Donostian, Laso-Peña II, eta igandean, Lekeition, Urrutikoetxea-Victor, final-laurdenetako ligaxkara pasatzeko asmoarekin kantxaratuko dira. Eta astelehenean, Tolosako Beotibarren, amaiera emango zaio final-zortzirenetako faseari Elezkano II-P.Etxeberria partidarekin.

Asteburuko lau irabazleek Altuna III.a, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI.a izango dituzte zain final-laurdenetako ligaxkan.

Jaialdi hauetarako sarrerak gaur arratsaldean hasita eskuratu ahal izango dira entradasfronton.com webgunean.

Urriaren 1ean, ostiralean, hasiko da 4 ½ ko Eusko Label 2021 Txapelketa.

Albistea eta argazkia: baikopilota.eus

Albistea eta argazkia

 

 

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30