Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Kutxabank Liga - Bizkaia Frontoia

Berriak

Kutxabank Liga
Argitaratze-data:
2021-11-09

Kutxabank Liga

Palazale guztiontzat berri zoragarria. Kutxabank Ligaren edizio berria aurkeztu dute gaur goizean Bizkaia Frontoian. Txapelketa azaroaren 13an hasi eta urtarrilaren 15ean amaituko da eta, 8. jardunaldia izan ezik, gainerako guztiak gure kantxan jokatuko dira, Sopelako frontoian.

Bestalde, jakinarazi dute Cambos Baionako atzelariak debuta egingo duela Innpalan, eta Gaubeka izango duela bikotekide. Parte hartuko duten beste bikoteak hauek izango dira: Fusto - Del Río, Necol - Urrutia, Ibarguren - Ibai Pérez eta Garate - Gordon.

Txapelketa honek bikote guztien arteko norgehiagokak izango ditu, liga formatuan, joanekoak eta etorrikoak; baita finalaurrekoa eta finala ere.

Liga lehen postuan amaitzen duen bikoteak zuzenean jokatuko du finala eta finalaurrekoa jokatuko dute, berriz, ligan bigarren eta hirugarren sailkatuek.

Liga-txapelketako partidetan, finalaurrekoan eta finalean 5 joko jokatuko dituzte. Eta joko bakoitzak 10 tanto izango ditu.  Lortzen dituzten jokoen arabera banatuko dira puntuak, joko bakoitzeko puntu bat.

Bikoteen artean berdinketarik gertatuko balitz, euren arteko norgehiagoken emaitzak izango dira kontuan. Hala ere berdinketak iraungo balu, bikote gazteena sailkatuko litzateke.

Bikoteren batek ezingo balu partida amaitu, une horretara arte lortutako jokoak irabaziko ditu puntutan. Beste bikoteak 3 puntu irabaziko ditu, ordura arte zenbat joko dituen gorabehera.

Ezin izango da partidarik atzeratu.

Lehen partida larunbat honetan izango dugu, 18:00etan, Gaubeka eta Cambos Fusto eta Del Río, nor baino nor. Bigarren partidan, berriz, Necol - Urrutia eta Ibarguren - Ibai Pérez izango ditugu aurrez aurre. Indartsu hasiko gara!

Zatoz pilotaz gozatzera

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30