Abuztuaren 22an, lehen finalerdia jokatuko dute Altuna III-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteek, eta hurrengo egunean, abuztuaren 23an, bigarren finalerdia jokatuko dute Urrutikoetxea-Mariezkurrena II eta Laso-Imaz bikoteek.
Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 25eko finalean gurutzatuko dira, Bilboko Bizkaia Frontoian.
Abuztuaren 20an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Oiz eta Sollube taldeek. Ezkurdiak 4 ½an, Altuna III-Rezustak binaka, eta Egiguren V.ak buruz buru Oiz ordezkatuko dute. Eta Solluberen aldetik, Peña II.ak jokatuko du 4 ½an , Laso-Mariezkurrena II.ak binaka, eta Bakaikoak buruz buru.
Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton.com web orrian eskuratu daitezke.
Irudia eta testua: Baiko Pilota