Txapelketa larunbat honetan hasiko da lehen kanporaketekin, eta otsailaren 7an amaituko da Bilbon, Bizkaia Frontoiko finalarekin.
Asteburu honetako bi kanporaketen ostean, lehiaketak final-laurdenetan jarraituko du, ondoren finalerdietako liga bat izango du, eta gero kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte
Gaur eguerdian Banakako Pala Txapelketa irabazten saiatuko diren protagonistak aurkeztu dituzte Bilboko Bizkaia Frontoian. Hamar ordezkari ahaleginduko dira otsailaren 7ko finalean txapela janzten. Asteburu honetan bertan Bizkaia Frontoian jokatuko dituzten kanporaketek emango diote hasiera txapelketari. Ondoren final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte hurrengo asteburuan.
DATA | TOKIA | PARTIDA |
3/1 (Kanporaketa) | Bizkaia Frontoia | Gordon vs Alkorta (1go eskailera) |
3/1 (Kanporaketa) | Bizkaia Frontoia | Del Río vs Madariaga (2. eskailera) |
10/1 (Final-laurdena) | Bizkaia Frontoia | Fusto vs 3ko irabazlea (2. eskailera) |
10/1 (Final-laurdena) | Bizkaia Frontoia | Gaubeka vs 3ko irabazlea (1go eskailera) |
17/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Urrutia vs 10eko irabazlea (2. eskailera) |
17/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Maldonado vs 10eko irabazlea (1go eskailera) |
24/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Ibai Pérez vs 17ko galtzailea (1go eskailera) |
24/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Necol vs 17ko galtzailea (2. eskailera) |
31/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Ibai Pérez vs 17ko irabazlea (1go eskailera) |
31/1 (Finalerdietako liga) | Bizkaia Frontoia | Necol vs 17ko irabazlea (2. eskailera) |
7/2 (3. eta 4. postua) | Bizkaia Frontoia | |
7/2 (Finala) | Bizkaia Frontoia |
Testu eta argazkia: www.innpala.com