Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Esku-pilotako Andrazkoen IV. Bizkaia Txapelketako finalerdietako jardunaldiko emaitzak - Bizkaia Frontoia

Berriak

Esku-pilotako Andrazkoen IV. Bizkaia Txapelketako finalerdietako jardunaldiko emaitzak
Argitaratze-data:
2022-04-11

Esku-pilotako Andrazkoen IV. Bizkaia Txapelketako finalerdietako jardunaldiko emaitzak

Lehen partida:

Aldai-Mendizabal: 22 vs
Larrarte-Oses: 8

Amaia Aldaik bere trebetasuna erakutsi du Bizkaia Torneoko lehendabiziko finalerdietan. Partida bikaina burutu du Altuna III.a berak ere sinatuko lituzkeen 5 gantxo eginda. Bere atzelaria ere aurreko norgehiagokatan baino askoz ere seguruago aritu da eta, horri esker, garaipena erdietsi dute joko-oldearen aurka ezer gutxi egin ahal izan duen bikote gipuzkoarraren aurka.

Bigarren partida:

Garai-Gaminde: 8 vs.
Arrizabalaga-Agirre: 22

Arrizabalaga-Agirre bikotea finalean sartu da bikote faboritoa mendean hartu ondoren. Gernikako aurrelaria izan da norgehiagokan aldea egin duena. Luze sakatu du Garminde urrun mantentzeko. Taktika horrekin berehala 1-13 ipini dira markagailuan eta, hortik aurrera, bikote urdinak ofizioa erakutsi du 22. tantora iristeko.

Txapela zein bikotek lortuko duen jakiteko txapelketako azken jardunaldira arte itxaron beharko dugu. Jardunaldi hori Aste Santuen ondoren jokatuko da, apirilaren 23an, larunbataz, 15:15etan. Zuzenean emitituko da ETB1ean, baina askoz hobe da aparteko pilotari horiek gure pilotalekuko harmailetatik ikustea. Zain gaituzue.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30