Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA - Bizkaia Frontoia

Berriak

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA
Argitaratze-data:
2023-02-13

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA

Otsailak 10, ostirala Bizkaia frontoia (Bilbo)

3. eta 4. postua

Garai-Capellan 22 / Etxegarai-Gaminde 13

FINALA

Aldai-Mendizabal 21 / Arrizabalaga-Oses 22

Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketako txapeldunak dira Amaia Aldairi eta Nora Mendizabali irabazi ondoren, Bizkaia frontoian jokatutako final zirraragarri batean.

Bikote urdina oso nagusi izan da partidaren lehenengo zatian eta garaipena oso gertu ikusten zuen 7-15 markagailuarekin. Baina une horretan Aldairen susperraldia iritsi zen. Nahiz eta hasieran kaskar ibili, ordutik errematean asmatzen hasi zen eta aldeak murriztu ziren. 16-21 irabazten joan arren, urdinek ezin zuten partidari amaiera eman. Gainera, Osesen arazoak eskuin eskuan gero eta nabarmenagoak ziren. Azkenean, 21-21 berdinketara iritsi zen. Arrizabalagak garaipena sinatu zuen bi pareta eder batekin.

Iraupena: 1h’06’50’’

Pilotakadak: 614

Aldai: 5 eginak + 3 sakez, 7 galduak.

Mendizabal: 1 egina, 4 galduak.

Arrizabalaga: 6 eginak + 1 sakez, 8 galduak.

Oses: 4 eginak, 4 galduak.

Marcador: 0-1; 1-1; 1-4; 2-4; 3-8; 4-8; 4-9; 6-9; 6-11; 7-11; 7-15; 1-15; 11-15; 11-16; 11-17; 13-17; 13-19; 16-19; 16-20; 16-21; 21-21; 21-22.

Jaialdiari hasiera eman zion hirugarren posturako partidan, Andrea Capellanek erakustaldi ederra burutu zuen. Nahiz eta atzelaria izan, errematean bikain aritu zen eta sei tanto egin zituen. Errioxarra eta Leire Garai arabarra nagusitu ziren Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek osatutako bikotearen aurkako norgehiagokan. Azken hauek agur esan zioten txapelketari jokatutako lau partidak galdu ondoren.

Iraupena: 42’22’’

Pilotakadak: 298

Garai: 1 egina + 2 sakez, 5 galduak.

Capellán: 6 eginak, 1 galdua.

Etxegarai: 3 eginak + 3 sakez, 5 galduak.

Gaminde: 1 egina, 8 galdu

Markagailua: 1-0; 1-2; 3-2; 3-3; 5-3; 5-4; 6-4; 6-5; 7-5; 7-6; 10-6; 10-11; 15-11; 15-13; 22-13.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30