Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA - Bizkaia Frontoia

Berriak

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA
Argitaratze-data:
2023-02-09

FINALA - ESKU-PILOTAKO EMAKUMEZKOEN V. BIZKAIA TXAPELKETA

Otsailak 10, ostirala (19.00)    Bizkaia frontoia (Bilbo)

3. eta 4. postua
Garai-Capellan/ Etxegarai-Gaminde

FINALA
Aldai-Mendizabal / Arrizabalaga-Oses

 

Ostiral honetan, otsailaren 10an, Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko du esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkiaia Txapelketako finala. Partida horretan Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Oses bikoteak aurrez aurre izango dira.

Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek aurreneko ligaxkaren bigarren jardunaldiaren aurrekaria alde dute. Duela hiru aste, Dimako aurrelariak eta atzelari andoaindarrak 22-16 irabazi zieten biharko finalean berriz aurkariak izango direnei. Orduan, Olatz Arrizabalagak 11 pilota galdu zituen eta, ondorioz, bikote gorriaren garaipena erraztu zuen. Bihar, ordea, Gernikako aurrelaria, Uxue Osesen babesarekin, bere bertsiorik onena ematen saiatuko da ihaz Naroa Agirrerekin batera lortutako titulua berresteko.

Hirugarren posturako partidak hasiera emango dio jaialdiari (19:00). Norgehiagoka horretan, Leire Garai eta Andrea Capellan Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek osatutako bikotearen aurka arituko dira. Gamindeberragertuko da gaur, aurreneko ligaxkaren azken hitzordua galdu egin ondoren gastroenteritisak jota egoteagatik. Laukizko atzelari gazteak eta Etxegarai oñatiarrak garaipena bilatuko dute txapelketari amaiera emateko, lehengo hiru agerraldietan porrota jaso eta gero.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Esku pilota

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 1. Jardunaldia

2024/04/05 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/16 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30