Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Haurtzaroa, kirola eta ongizatea Jardunaldia - Bizkaia Frontoia

Berriak

Haurtzaroa, kirola eta ongizatea Jardunaldia
Argitaratze-data:
2023-10-23

Haurtzaroa, kirola eta ongizatea Jardunaldia

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak haur eta nerabeen garapen pertsonal eta sozialean gure kirolak duen paper garrantzitsua aldarrikatzen du.

Hala dela ahalik eta gehien bermatzeko, Jarduteko Protokolo propioa garatu dugu, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteko Lege Organikoaren (LOVIPI) esparruan.

Nahitaezkoa da adingabeko kirolarienganako edozein indarkeria-zantzu edo susmo prebenitzeko, kontzientziatzeko, trebatzeko, garaiz detektatzeko, esku hartzeko eta jakinarazteko jardutea.

Protokolo horren berri eman nahi dizuegu, eta horren aplikazioak adingabeen babeserako ekarriko lituzkeen onuren berri eman, baita Bizkaiko saskibaloiaren familia osoak, hura onartu ondoren, gure gain hartzen ditugun erantzukizunen berri ere.

Hitzordua urriaren 26an, osteguna, izango da, 19: 00etan, MIRIBILLAn. Bertan, aditu nabarmenak izango ditugu. ZAIN GAITUZU!


PROGRAMA:

19:00etan AURKEZPENA/Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea

19:15 JARDUERA-PROTOTIPOA BABESTEN DUTEN TREBETASUNEI/Gonzalo Silió Sáiz, EDERTO/EDEX ekimenaren arduraduna

19:45 HAURRAK ETA NERABEAK BABESTEAREN ONURAK ETA AUKERAK. ATERPE PROGRAMA., Rocio Ybarra Solaun// Athletic Clubeko Aterpe Programaren arduraduna.


Testua eta irudia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa



 

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Kirol amateurra: Karate

2024 Beteranoen VIII. Txapelketa

2024/02/24 larunbata - 16:00etan
Euskal pilota: Esku pilota

Binakako Txapelketa

2024/02/25 igandea - 17:00
BOXEO PROFESIONALA

European Silver Txapelketa

2024/03/09 larunbata
Euskal pilota: Esku pilota

Binakako Txapelketa

2024/03/10 igandea - 17:00