Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Jonfer munduko txapeldun ohiaren aurka, Corralesen aurka, lehiatuko da Kaniren bajaren ostean - Bizkaia Frontoia

Berriak

Jonfer munduko txapeldun ohiaren aurka, Corralesen aurka, lehiatuko da Kaniren bajaren ostean
Argitaratze-data:
2024-02-21

Jonfer munduko txapeldun ohiaren aurka, Corralesen aurka, lehiatuko da Kaniren bajaren ostean

Jon Fernandez euskal boxeolariak (Jonfer goitizenarekin ezagunagoa) arerio indartsu bat izango du aurrez aurre martxoaren 9an Bilboko Bizkaia Pilotalekuan Jezzrel Corrales panamarra da, superluma pisuan WBA-ko munduko txapeldun izan zena, eta orain superarinean bere prestigioa berreskuratu asmotan dagoena. Borroka itxita geratu da nahiz eta, berez, Mohamed Kani frantziarrak EBU erakundearen Europako Silver titulua lehiatu behar zuen Jonferrekin. Frantziarrak, ordea, min hartu du eta Walid Ouizza herrikidearekin bat egin du, hura ere kanpoan geratu baitzen lesio baten ondorioz

Jonfer (28 urte) oso pozik agertu da arerio-aldaketarekin, eta goi mailako borroka izango dela ziurtatu zu. “Behingoz, arerio batek atzera egin behar izatean aldaketa hobera izan da!” Corrales esperientzia eta kalitate handiko boxeolaria da, munduko txapeldun izan dena, eta Estatu Batuetan zein Japonian borrokatu duena. Erronka handietarako prest nagoela erakusteko behar dudan borroka da. Badakit bera ere maila gorenera itzultzeko gogoz dagoela eta horrek borroka jendearentzat oso zirraragarria izatea eragingo du”, esan zuen.

Corralesek, 32 urte ditu, eta 26 garaipen (9 KO-a lortuta) lortu ditu eta 5 bider azpiratu dute. Bere une loriatsua 2016an iritsi zen, Takashi Uchiyama japoniarra ustekabean mendean hartu eta WBA-ko munduko gerrikoa bere etxean kendu zionean. Ondoren, arrakastaz defendatu zuen errebantxan Robinson Castellanos mexikarraren aurka, baina 2017an galdu zuen Puerto Ricoko Alberto Machadoren aurka. Ordutik, garaipenak eta porrotak txandakatu ditu. Bere azken borrokan 2016an Rion txapeldun olinpiko izan zen Albert Batyrgaziev errusiarrak azpiratu zuen, erabaki ez bateratu batean.

Martxoaren 9ko hitzordua, PCI Promotions erakundeak antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, eta profesional zein amateur mailako beste borroka erakargarri zenbait ere egongo dira ikusgai. Horien artean, Jokin Garcia bertako boxeolariaren eta David Soria madrildarraren arteko norgehiagoka, Bruno Macho kantabriarraren eta Diego Krasimirov mallorcarraren arteko lehia, eta Jessica Brunet bizkaitarraren eta Florencia Villarreal argentinarraren arteko borroka nabarmentzen dira.

Ez galdu hitzordu ikusgarri hau. Sarrerak honako esteka honetan eros ditzakezu: https://cutt.ly/WwBgvewv

Nor da Jonfer?

1995eko abuztuaren 26an Etxebarrin, Bilbotik hurbileko herri batean, jaiotako euskal boxeolaria. Uneko boxeolari onenetakoa da, 25 garaipen (22 KO-a lortuta) eta 3 porrot pilatzen dituelarik. Espainiako, Europako eta munduko txapeldun izan da WBC eta WBC Latinoko txapelketan superluma pisuan, baina bere hazkuntza fisikoa zela medio, superarin kategoriara igo behar izan zuen.

Altuera handiko boxeolaria da Jonfer (1,80 m), indar eta abiadura bizikoa, eta Espainian zen Estatu Batuetan, han ere hainbatetan lehiatu baita, begirunea eta miresmena irabazi ditu. Gizarte-sareen jarraitzaile sutsua ere bada. Bertan bere egunerokotasuna eta bere entrenamenduak partekatzen ditu bere jarraitzaileekin.

https://youtu.be/IlMhyZIM6s4?si=YluiLz7sQCDcoYVE

Iturriak: Radiopopular eta Marca

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 2. Jardunaldia

2024/04/12 ostirala
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 3. Jardunaldia

2024/04/19 ostirala - 18:30
Euskal pilota: Esku pilota

Buruz Buruko Txapelketa - Final Laurdenak - 1go Jardunaldia

2024/04/21 igandea - 17:15
Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/26 ostirala - 18:30
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Kanporaketak

2024/05/03 ostirala - 19:00