Azken jardunaldian aho zapore txarrarekin geratu ondoren, ostiralean hortzak zorroztuta irten ziren eta ez zioten aukerarik eman Necol-Gordoni
Jaialdia lagunarteko partida batekin hasi zen, non Gaubeka-Ibai Pérezek 3-1 irabazi zuten Maldonado-Alkortaren aurka. Bigarren partidan, finalerdian, bikote urdinak hasieratik amaierara bideratu zuen finalerdia, eta ez zioten aukerarik eman bikote gorriari. 3-0eko emaitzarekin, Madariagak eta Urrutiak abenduaren 20ko finala jokatuko dute Bizkaia Frontoian.
Testua eta irudia: innpala.com