Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

MAIATZAREN 31N, OROZKON, HASIKO DA BIZKAIA TORNEOA 2025 - Bizkaia Frontoia

Berriak

MAIATZAREN 31N, OROZKON, HASIKO DA BIZKAIA TORNEOA 2025
Argitaratze-data:
2025-05-20

MAIATZAREN 31N, OROZKON, HASIKO DA BIZKAIA TORNEOA 2025

Maiatzaren 31n hasiko da Orozkon eta finala abuztuaren 18an izango da Bizkaia Frontoian Aste Nagusian. Torneoak iazko lehiaketa-sistemari eutsiko dio, baina bost setetara jokatu beharrean, partida hiru setean onena den pilotariak irabaziko du.

  • Torneoa hiru modalitatetan jokatuko da: 4 1/2an, binaka, eta buruz buru
  • Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da, gero finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren finala jokatzeko
  • Artola, Altuna III, Larrazabal, Elordi, Urrutikoetxea eta Ezkurdia izango dira sei taldeetako kapitainak

TALDEABIKOTEAK4 1/2BURUZ BURU
SOLLUBEARTOLA-ALBISUAGIRREBAKAIKOA
KOLITZALARRAZABAL-MARIEZKURRENA IIJAKASENAR
GANEKOGORTAURRUTIKOETXEA-IZTUETAPEÑA IIESKIROZ
ANBOTOALTUNA III-MARTIJADARIOALDABE
OIZELORDI-ZABALETAP.ETXEBERRIASALABERRIA
GORBEIAEZKURDIA-REZUSTAZABALAEGIGUREN V

Bilbo, 2025eko maiatzaren 20a

Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak eta Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Torneoaren edizio berri honen xehetasunak eman dituzte.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Sei talde osotuko dituzte, eta taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartuko dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

Kanporaketak maiatzaren 31n Orozkon (Ganekogorta vs Kolitza), ekainaren 13an (Gorbeia vs Oiz), ekainaren 14an Durangon (Sollube vs Ganekogorta edo Kolitza), eta ekainaren 15ean Larrabetzun (Anboto vs Gorbeia edo Oiz) jokatuko dira. Finala abuztuaren 18an, Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia Frontoian jokatuko da.

Partidak setetara jokatuko dira

Bizkaia Torneoak iazko lehiaketa-sistemari eutsiko dio, baina bost setetara jokatu beharrean, partida hiru setean onena den pilotariak irabaziko du. Setak 10 tantora izango dira, eta set banako berdinketa balego, hirugarren seta, desenpatekoa, bost tantora jokatuko da.

Sarrerak salgai

Sarrerak entradasfronton atarian eskuragarri daude jadanik, eta pilotalekuetako leihatiletan ere jarriko dira salgai jaialdietako egunetan.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal Pilota: Pala

PALA FINALAK

2026/06/05 larunbata · 19:00etan
Euskal Pilota: Pala

Emakumezkoen Larruzko Pilotako VIII. Bizkaia Paleta Txapelketa

2026/06/05 larunbata · 19:00etan