Lehen partida:
Fusto-Ruiz: 3
Maldonado-Gordon: 1
(8/10,10/9,10/9,10/9)
Fusto - Ruiz bikoteak Torneoa sailkapenean hirugarren lekuan amaitu du eta irudi ona utziz. Aurrelari argentinarrak bere ohiko maila eman du gaur eta banakako txapelduna zergatik den erakutsi du. Maldonado - Gordon bikoteak garaipenaren zaporea ezpainetan izan dute joko guztietan, baina ez dute irabazterik lortu.
Bigarren partida:
Gaubeka-Del Rio: 3
Ibarguren-Ibai Perez: 0
(10/7,10/5,10/6)
Gaubeka eta Del Río dira Bizkaia Torneoko txapeldunak ia ezin hobe jokatutako final baten ostean. Bikote bizkaitarra partidan buru-belarri sartuta egon da hasiera-hasieratik eta Ibarguren eta Ibai erantzunik gabe utzi dituzte zeharo. Sestaoko ezkerrak Torneoko jokalari onenaren trofeoa irabazi du, baina gaur ez du bere arrastirik onena izan. Halaber, Bizkaia pilotalekuko harmailetan izandako giro itzela nabarmendu behar da.