Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Palako Open Bizkaia Torneoko 5. jardunaldi bikoitzaren emaitzak - Bizkaia Frontoia

Berriak

Palako Open Bizkaia Torneoko 5. jardunaldi bikoitzaren emaitzak
Argitaratze-data:
2022-05-02

Palako Open Bizkaia Torneoko 5. jardunaldi bikoitzaren emaitzak

2022/04/29an jokatutako partidak

Lehen partida:
Ibarguren-Ibai Pérez: 3
Maldonado-Gordon: 2

(8/10,10/4,8/10,10/7,10/9)

85 minutu iraun zuen lehiak eta bi bikoteek aparteko maila erakutsi zuten. Ibarguren eta Ibai bikoteak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du partidarik galdu gabe. Galtzaileak bitan aurreratu dira markagailuan jokoetan, baina ez dute partida biribildu eta, gutxigatik bada ere, bosgarren joko ikusgarria galdu dute.

Bigarren partida:
Fusto-Ruiz: 3
Madariaga-Urrutia: 2

(10/5,4/10,10/3,3/10,10/9)

Fustok eta Ruizek txapelketa osoko partidarik onena egin dute zalantzarik gabe, eta aurkariei gailendu zaizkie nahiz eta hauek oso ondo moldatzen diren eta joko bikaina duten. Beraz, bikote honek lehen garaipena lortu du eta finalerdietarako txartela irabazteko aukera izaten jarraitzen du…

2022/04/30ean jokatutako partidak

Lehen partida:
Gaubeka-Del Río: 3
Madariaga-Urrutia: 1

(8/10,10/9,10/8,10/3)

Armintzatarren arteko norgehiagokan Gaubeka izan da garaile. Bikote urdinak indartsu hasi du partida eta oso maila handia erakutsi du hasieran. Berdinketaren ostean, berriz, gutxiago jokatu du eta hirugarren jokoa gutxigatik galdu eta gero, gainbeheran etorri dira. Partidako jokalari onena Del Río izan da, behetik gora egin du partidak aurrera egin ahala.

Bigarren partida:
Fusto-Ruiz: 3
Necol-Alkorta: 1

(9/10,10/7,10/8,10/9)

Fusto-Ruiz bikoteak txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Atzelari sestaotarra erregularragoa izaten ari da eta aurrelari argentinarrak horixe aprobetxatzen du. Bikote urdinaren kasuan, Necolek ez du azken jardunaldiotan txapelketa hasieran zuen mailarik eta horrek bikoteari kalte egiten dio.

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - 4. Jardunaldia

2024/04/26 ostirala - 18:30
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Kanporaketak

2024/05/03 ostirala - 19:00
Euskal pilota: Esku pilota

Buruz Buruko Txapelketa - Final Laurdenak - 3. Jardunaldia

2024/05/05 igandea - 17:00
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Liga finalerdien 1. jardunaldia

2024/05/17 ostirala - 19:00
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Liga finalerdien 2. jardunaldia

2024/05/24 ostirala - 19:00
Euskal Pilota: Pala

Bizkaia Open 2024 Torneoa - Liga finalerdien 3. jardunaldia

2024/05/31 ostirala - 19:00