Arrizabalaga-G.Alday 8
A.Alday-Mendizabal 22
Agirre-Romero 22
Bergara-Ruiz de larramendi 20
Bizkaia txapelketaren lehenengo jardunaldian ezustekoa bizi izan dugu. Lehenengo partidan gorridunak faborito baziren ere, Dimako aurrelariak (A. Alday) eta bere atzelari gazteak maila bikaina erakutsi zuten. Bikote urdinak joko ugari eskaini du eta bizkaitarrak gailendu ditu. Azken hauek ez dute arratsalde onena izan tantua bukatzeko unean.
Bigarren topaketan Iera Agirre nabarmendu da. Leitzarrak tantua bukatzeko hutsune guztiak bilatu ditu eta babes ona jaso du Ainhoa Romeroren aldetik. Bikote urdina galtzen joan da partida osoan zehar eta azken txanpan markagailuari buelta ematea ia lortu du.
