Torneoko bigarren jardunaldi zirraragarria Bizkaia pilotalekuan. Euskal Pilotako modalitate hau pasioz bizi duen Tolosako (Frantzia) gazte baten bisita berezia izan dugu.
Merci beaucoup d´être venu Alice!
Honatx emaitzak:
Lehen partida
Irazustabarrena-Etxaniz: 2
Agirresarobe-Arrieta: 0
(12-9,12-9)
Irazustabarrena eta Etxaniz markagailuan islatzen dena baino berdinduagoa izan den partida batean nagusitu egin dira. Bi jokoetan galtzaileak aurretik izan dira bederatzina berdindu arte. Gorrien esperientzia handiagoak garaipena eman die.
Bigarren partida
Galdos-Erasun: 0
Martin-Huizi: 2
(10-12,9-12)
Martin-Huizi bikoteak haiengandik espero dena berretsi dute, izan ere, gorriak oso bikote gogorra izan arren, konbentzimenduz irabazi dute. Nagore Martin izan da norgehiagokako jokalari azpimarragarriena.
