Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11era jokatuko da Bizkaiko sei frontoitan - Bizkaia Frontoia

Berriak

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11era jokatuko da Bizkaiko sei frontoitan
Argitaratze-data:
2022-03-28

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11era jokatuko da Bizkaiko sei frontoitan

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako txapelketan 10 jardunaldi jokatuko dira, Bizkaia Frontoian, Larrabetzun, Plentzian, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak datorren apirilaren 2an Bizkaia Frontoian hasiko den Bizkaia Open Internacional 2022 Txapelketa aurkeztu du, Innpalaetako Iosu Urkijoren koordinatzaile teknikoarekin eta edizio honetan parte hartuko duten palistekin batera.

Txapelketak 10 jardunaldi izango ditu eta sei bikote hauek hartuko dute parte: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Río; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Pérez.

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako Txapelketan sei jardunaldi jokatuko dira Bizkaia Frontoian, eta bana Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez, "Bizkaiko Foru Aldunditik Nazioarteko Bizkaia Open txapelketa babesten jarraitzen badau da gure gizartean beste kirol batzuek duten presentzia eta afizioa lortzera iristeko nahi dogulako".

Partidetara joateko sarrerak Frontoia Bizkaiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta kostua 6 € etakoa izango da. Finalaurrekoak eta finalak ETB1ek emango ditu zuzenean, eta sailkapenetaliga Bizkaiko Frontoiaren Facebooken bidez jarraitu ahal izango da.

Kontsultatu partiden egutegia gure agendan.

 

Araudia

6 bikotek hartuko dute parte: Innpala taldeko 9 pilotarik eta afizionatu mailako 3 gonbidatuk.

Torneoak 3 fase izango ditu:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian
b) Finalerdiak: Sailkapen Ligan 1. bikote sailkatua 4. sailkatuaren kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu.

Jokuak 10 tantora izango dira.

Sailkapen Liga amaitzean berdinketa gertatuz gero, honako hau hartuko da kontuan sailkapena ezartzeko:

1. Bi bikoteren artean puntu berdinketa gertatzen bada, elkarren arteko partidetan puntu gehien lortzen dituen bikotea sailkatuko da. Hala ere, berdinketak bere horretan jarraituko balu, elkarren arteko norgehiagoketan tanto average onena (aldeko tantoak ken kontrako tantoak) duena sailkatuko da. Berdinketak jarraitzen badu, Torneoaren hasieran adin gutxien duen bikotea sailkatuko da.

2. Hiru bikote edo gehiagoren artean puntu berdinketa gertatzen bada, sailkapeneko Ligako partiden zenbaketa orokorrean puntu average onena duena sailkatuko da (aldeko puntuak ken kontrako puntuak). Hala ere, berdinketak jarraituko balu, sailkapen Ligako partiden zenbaketa orokorrean tanto average onena duena sailkatuko da (aldeko tantoak ken kontrako tantoak). Oraindik berdinketak jarraitzen badu, Torneoaren hasieran adin gutxien duen bikotea sailkatuko da.

3. Ez dago partidak atzeratzeko aukerarik. Jokalari bat ordezkatuko da bere lesioa epe luzerakoa bada edo/eta finalerdi edo finaletan jokatzeko bada. Azken kasu hauetan, lesionatua bere postu bereko lehen kanporatuak ordezkatu ahal izango du. Ordezkoak bikote bakarrarekin jokatzeko aukera du.

Bikote batek ezin badu partida bat amaitu, partida amaitzen den unean dituen joku adina puntu lortuko ditu. Beste bikoteak 3 puntu jasoko ditu, une horretan dituen jokuak edozein direla ere.

Araudi honetan zehaztu ez den guztia federazioaren erregelamendu orokorrak arautuko du.

 

Bikoteak

Necol - Alkorta

 

Madariaga - Urrutia

 

Gaubeka - Del Río

 

Fusto - Ruiz


Maldonado - Gordon

 

Ibarguren - Ibai Pérez

 

Jatorrizko albistea hemen irakur dezakezu: EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA



Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal Pilota: Pala

Master Pro 2026 - 1. Jardunaldia

2026/04/10 ostirala - 19:00etan
Euskal Pilota: Pala

Master Pro 2026 - 2. Jardunaldia

2026/04/17 ostirala - 19:00etan
Euskal Pilota: Pala

Master Pro 2026 - 3. Jardunaldia

2026/04/24 ostirala - 19:00etan
Euskal pilota: Pala

Master Pro 2026 - 4. Jardunaldia

2026/04/30 osteguna - 19:00etan
Euskal pilota: Pala

Master Pro 2026 - 5. Jardunaldia

2026/05/08 viernes - 19:00etan