Lehen partida:
Necol-Alkorta: 1
Ibarguren-Ibai Pérez: 3
(2/10,10/8,4/10,7/10)
Ibarguren eta Ibaik garaipena lortu dute Bizkaia Torneoko beren lehendabiziko partidan. Torneo guztiko bikote orekatuena osatzen dute, baina halere, norgehiagoka itzela jokatu behar izan dute gorriak azpiratzeko. Partida oso polita izan da ikuslearentzat, izan ere, pilotakada askoko partida izan da eta atzelari bizkaitarra nabarmendu da.
Bigarren partida:
Gaubeka-Del Río: 2
Maldonado-Gordon: 3
(10/9,10/7,8/10,6/10,10/ )
Bikote bizkaitarrak ongi hasi du partida 2-0 aurretik jarrita, baina urdinek partida berdintzea utzi dute. Horrenbestez, bi bikoteek bosgarren eta azken jokoan jokatu dute guztia. Azken joko horretan edozein bikote izan zitekeen garaile, baina azkenik, urdinek lortu dute irabaztea tanto bakarreko aldeaz.
