Madariaga eta Urrutia pilotariek Gaubeka eta Gordon pelotarien aurka jokatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako 2023ko Bizkaia Open Nazioarteko Torneoko finala. Madariaga eta Urrutia izan dira irabazleak.
Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eman dizkie txapelak pilotariei. Era berean txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, kasu honetan Necol eta Trannoy eta Fusto eta Del Ríoren artean. Partidan Fusto eta Del Río izan dira irabazleak.
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Innpalak antolatutako 2023ko Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa apirilaren 6an hasi zen Armintzako Frontoian. Txapelketa Bizkaiko zazpi pilotalekutan jokatu da: Bizkaia Frontoia, Armintza, Larrabetzu, Plentzia, Sopelana, Urduliz eta Zierbena.
Txapelketak 10 jardunaldi izan ditu eta sei bikotek hartu dute parte: Gaubeka eta Gordon; Ibarguren eta Ibai Pérez; Madariaga eta Urrutia; Maldonado eta Alkorta; Necol eta Trannoy; eta Fusto eta Del Río.
