Mikel Urrutikoetxeak, Bilboko Bizkaia Frontoian, irailaren 20an, amaituko du bere kirol ibilbidea pilotari profesional bezala. Pilotariak berak eman du horren berri gaur goizean, Aimar Olaizola Baiko Pilotako kirol arduradunarekin batera, frontoian eskainitako prentsaurrekoan.
Hamasei denboraldi profesionaletan eman ondoren, 700 partida baino gehiago jokatuta, eta hiru txapel nagusiak irabazita, Zaratamoko aurrelariak bere ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Prentsaurrekoan azpimarratu duenez, “ez nuen inoiz pentsatuko pilotaren historian sartuko nintzenik”.
Aimar Olaizola, Baikoko kirol arduraduna eta 2019ko Binakako txapelduna Urrutikoetxearekin batera, Zaratamoko aurrelariak atzelari bezala jokatuz, lagun izan du agurreko ekitaldian, eta nabarmendu du izar bat izan dela eta erakutsi dituen baloreak oso garrantzitsuak izan direla.
Mikel Urrutikoetxearen azken partidarako sarrerak salgai
Urrutikoetxeak irailaren 20an jokatuko du bere azken partida Bizkaia Frontoian. Jaialdirako sarrerak salgai daude jada Entradas Fronton atarian.
Testua eta irudia: Baiko Pilota
Ikusi prentsaurrekoa Youtuben.
