Banakako txapelketan bi hilabete eman ondoren, Aste Santuko jaiegun hauetan indarrak hartzeko unea heldu da erronka berri bati aurre egiteko. Atsedenaldiaren ostean indarberrituta, Pazko astean txapelketa berri bat hasiko da.
Datorren ostiralean, apirilak 10, hasiko da lehiaketa berri hau. Bertan sei bikotek hartuko dute parte, sailkatze liga batean finalerdietara zein lau talde joango diren erabakitzeko.
Finalaurreko fasean, lehen sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du, eta bigarrenak hirugarrenaren aurka, final handian postu baten bila
Testua eta irudia: innpala.com
