Aste honetan Palako Open Bizkaia Torneoak gure kantxatik kanpo jarraitzen du aurrera. Larunbatean, arratsaldeko 18:00tan, Plentziako Jai Alai pilotalekuan, 7. jardunaldiko bi norgehiagoka jokatuko dira.
Lehendabiziko partidak berebiziko garrantzia izango du Maldonado-Gordon bikotearentzat. Hiru jokoak bereganatu ezean, finalerdietan sartzeko aukerak zaildu egin ahal zaizkie. Armintzakoek, aldiz, galdu arren, ahalik eta joko gehien batu behar dituzte.
Arratsaldeko bigarren partidan, bikote bizkaitarrak txapelketako liderrak izango ditu aurrez aurre. Beraz, gauzak oso ongi egin beharko dituzte irabazi nahi badute, edo bederen, ahalik eta joko gehien batzeko.
Jai Alai pilotalekuan ikusiko dugu elkar. Sarrerak partida-egunean bertan eros daitezke (6€) edo, bestela, Bizkaia Frontoiako edo Innpalako Facebookeko profiletik jarrai ditzakezu norgehiagokak.
Bizi pala!