AgendaDena ikusi »
Saskibaloi
Zuzeneko emanaldia: FIBA Europe Cup finala Bizkaia Frontoian
2026/04/29 asteazkena - 20:00etan
Datorren asteazkenean, apirilaren 29an, 20:00etatik aurrera, FIBA Europe Cup-eko finala jokatuko da Miribillako Bilbao Arenan, Surne Bilbao Basket eta PAOK taldeen artean.
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaia Frontoian, ezker hormako pantailan proiektatuko den EITBren emanaldiari esker.
Pilotalekura sartzeko beharrezkoa izango da doako sarrera bat izatea, aldez aurretik online deskargatu beharko dena esteka honen bidez: https://tickets.oneboxtds.com/pelotaproliga/select/2852778?hl=eu-ES
