Logo de la Diputación

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Bizkaia Frontoian amaitu dira estalkia osorik eraberritzeko lanak, zortzi hilabeteren ondoren - Bizkaia Frontoia

Berriak

Bizkaia Frontoian amaitu dira estalkia osorik eraberritzeko lanak, zortzi hilabeteren ondoren
Argitaratze-data:
2026-07-29

Bizkaia Frontoian amaitu dira estalkia osorik eraberritzeko lanak, zortzi hilabeteren ondoren

Esku-hartze horrek bermatzen du lurraldeko kirol-azpiegitura enblematikoenetakoa den instalazio hori iragazgaitza izango dela eta kontserbatuko dela, eta 25 urteko bermea izango duen sistema bat ezarri da

Bizkaiko Foru Aldundiak amaitu ditu Bizkaia Frontoiaren estalkia osorik birgaitzeko obrak, zortzi hilabetez lanean aritu ondoren, 2025eko azaroan hasi baitziren. Lurraldeko kirol-azpiegitura adierazgarrienetako baten segurtasuna, iragazgaiztasuna eta kontserbazioa indartzeko jarduera estrategikoa izan da, eta 700.268,78 euroko inbertsioa eragin du.

Esku-hartze horri esker, pilotalekuko Deck motako estalkia guztiz eraberritu da, eta nabarmen hobetu da eraikina eguraldi txarretik babesteko modua. Hartara, haren bizitza baliagarria luzatu da, eta datozen hamarkadetarako mantentze-baldintzak optimizatu dira. Egin diren lanetako batzuk izan dira lehendik zegoen estalkia osorik birgaitzea, eta han instalatuta zeuden exutorioak eta sabai-leihoak konpontzea eta egokitzea. Elementu horiek funtsezko eginkizuna dute bai eraikina iragazgaitza izango dela bermatzeko, bai esparruaren aireztapen eta argiztapen naturala ahalbidetzeko.

Ildo horretan, honako lan hauek egin dira: lehendik zeuden isolamendu termikoko sistemak eta iragazgaiztekoak pixkanaka kendu, denboraren poderioz hondatuta zeuden egiturazko elementuak saneatu eta konpondu, eta prestazio handiko eraikuntza-irtenbide berri bat instalatu.

Sistema berriak isolamendu termikoa eta iragazgaizteko xafla soldatu bat ditu, uraren, aldaketa termikoen eta agente atmosferikoen eraginpean etengabe egoteak eragindako zahartzearen aurrean erresistentzia handia eskaintzeko diseinatua.

Iragazgaizteko mintz berria instalatzeko, baldintza meteorologiko onak behar ziren; izan ere, mintza jartzeko eta soldatzeko lanak bateraezinak dira euriarekin, ingurumen-hezetasun handiarekin edo haizeari loturiko baldintza jakin batzuekin. Lanak egin bitartean, prezipitazio eta hezetasun handiko hainbat aldi izan ziren, eta horrek gauzatze-fase batzuk baldintzatu zituen, eta hasieran aurreikusitako plangintza egokitu behar izan zen, esku-hartzearen azken kalitatea bermatzeko eta sistemak berea duen bermea gordetzeko.

Eraberritze-jarduketak esparruko kirol- eta kultura-programaziora ere egokitu dira, erreferentziazko instalazio hori baliatu ohi duten erabiltzaileen, kirolarien, entitateen eta ekitaldien gaineko eragina minimizatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren webgunetik erreproduzitutako testua. [Jatorrizko iturria kontsultatu]

Berrien zerrendara itzuli
Bizakaia Frontoia

AgendaDena ikusi »

Euskal Pilota: Pala

2026ko Kutxabank Liga – 2. jardunaldia

2026/09/18, ostirala · 19:00etan
Euskal Pilota: Trinketa Gomazko Paleta

Bizkaia Txapelketa – Emakumezkoen Gomazko Paleta | 3. Jardunaldia

2026/09/19, larunbata · 11:00
Euskal Pilota: Trinketa Larruzko Paleta

Bizkaia Txapelketa – Gizonezkoen Larruzko Paleta | 3. Jardunaldia

2026/09/20, igandea · 11:30ean
Euskal Pilota: Pala

2026ko Kutxabank Liga – 3. Jardunaldia

2026/09/25, ostirala · 19:00etan
Kirol federatua: Judo

Bizkaiko Senior Txapelketa

2026/09/27, igandea · 10:00etan
Euskal Pilota: Trinketa Gomazko Paleta eta Larruzko Paleta

Bizkaia Txapelketa | Finalak

2026/09/27, igandea · 11:30
Euskal Pilota: Pala

2026ko Kutxabank Liga – 4. jardunaldia

2026/10/02, ostirala · 19:00
Eskola kirola: Karatea

Bizkaiko Kadete Txapelketa 2026

2026/10/03, larunbata · 16:30