2026ko Aste Nagusia Torneoa abuztuaren 25ean, asteartean, hasiko da eta finalak 28an jokatuko dira.
Edizio honek ere bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B.
Abuztuaren 25ean, asteartea, lehen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, Altuna III-Rezusta eta Elordi-Zabaleta izango dira aurrez aurre Serie A Torneoan, eta Murua-Aldabe eta Rekalde-Eskuza Serie B Torneoan.
Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, beste bi finalerdiak jokatuko dira: Artola-Mariezkurrena II vs Laso-Iztueta Serie An, eta Amiano-Morgaetxebarria vs Zubizarreta IV-Landa Serie Bn.
Finalerdietako garaileak abuztuaren 28ko finaletan gurutzatuko dira Bilboko Bizkaia Frontoian. Bai finalaurrekoak eta baita finalak ere, 18:30ean izango dira.
Sarrerak
Aste Nagusia 2026 Torneoko jaialdietarako sarrerak salgai daude jada entradasfronton atarian.
Baiko Pilotaren testua eta irudiak - baikopilota.eus
