Bizkaia Frontoian jokatuko da ostiral honetan, azaroaren 13an, Kutxabank Ligako lehen faseko azken jardunaldia. Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta ligako partidan Gavillet–Etcheverria eta Mendizabal–Dani Gil bikoteak izango dira aurrez aurre.
Bigarren fasera igarotzeko bi txartelak daude jokoan. Sergio–Jorge Gil eta Sáenz–Morón bikoteek launa garaipen dituzte; Gavillet–Etcheverria bikoteak, berriz, hiru, eta irabazi egin beharko du sailkatzeko aukerei eusteko.
Gavilletek eta Etcheverriak irabaziz gero, hiru bikoteak launa garaipenekin berdinduta geratuko dira. Kasu horretan, elkarren arteko partiden emaitzen arabera erabakiko da zein bi bikotek egingo duten aurrera. Galtzen badute, aldiz, Gil anaiak eta Sáenz–Morón sailkatuko dira bigarren faserako.
Mendizabal–Dani Gil bikoteak ez du sailkatzeko aukerarik, baina garaipen batekin amaitu nahiko du txapelketan egindako ibilbidea, aurkariei gauzak erraz jarri gabe.
Testua eta argazkia: Innpala
