Azaroaren 15ean, igandean, Bizkaia Frontoian judo jardunaldi bat egingo da, Bizkaiko Judo Federazioak antolatuta.
Jardunaldia 10:00etan hasiko da, Bizkaiko Junior Txapelketarekin. Bertan, 2007tik 2017ra bitartean jaiotako kirolariek parte hartu ahal izango dute.
Ondoren, 11:45ean, benjamin mailako I. entrenamendu-rankinga egingo da, 2017an eta 2018an jaiotako kirolarien parte-hartzearekin.
