Lehiaketaren edizio berri bat hasi da. Aurten, formatu berritua izango du eta bi fasetan banatuko da.
Lehen fasea irailaren 11tik azaroaren 13ra jokatuko da, eta sei bikoteek elkarren aurka jokatuko dute liga-formatuan. Lehen bi postuetan sailkatzen diren bikoteek finalerdietako ligarako txartela lortuko dute; bertan, Argentinan jokatuko den Munduko Txapelketatik datozen bikoteen aurka ere lehiatuko dira.
Lehiaketa hasi da eta emozioa ziurtatuta dago. 2026ko Kutxabank Ligak ekarriko duen guztia gertutik jarraituko dugu!
Testua eta argazkia: INNPALA
