Frontoiak 7 palko ditu 24 lekuekin eta palko aurrekoarekin. Horiek denboraldi osorako aloka daitezke; catering, telebista eta horrelako zerbitzu osagarriekin.
Azken jardunaldietan berdintasuna eta markagailu estuak nagusi izan baziren ere, Bizkaia Torneoko bi finalak bi jokotan erabaki ziren trinketean. Dutaret-Argitxu bikoteak emakumezkoen gomazko paletako txapelak eskuratu zituen, eta Urdanoz-Iribarren bikoteak, gizonezkoen larruzko paletakoak.
Irailaren 27an, igandean, 11:30ean, Bizkaia Trinketeak Bizkaia Txapelketako finalak hartuko ditu.