Finalaurrekoak
FUSTO - GORDON vs.IBARGUREN - URRUTIA
NECOL - IBAI PÉREZ vs.MALDONADO - ALKORTA
Datorren ostiralean 19:00etan hasiko da Master Pro 2026 txapelketa Bizkaia Frontoian. Txapelketa berri hau ilusio berrituarekin eta pilotari berrien parte-hartzearekin dator, lehiaketan izen bat lortu eta zaleei ikuskizun handi bat eskaintzeko asmoz.
Banakako txapelketan bi hilabete eman ondoren, Aste Santuko jaiegun hauetan indarrak hartzeko unea heldu da erronka berri bati aurre egiteko. Atsedenaldiaren ostean indarberrituta, Pazko astean txapelketa berri bat hasiko da.